BMH

Basque Microelectronics Hub

Basque Microelectronics Hub-ek sektore mikroelektronikoaren eta eragile teknologiko eta instituzionalen arteko elkargune bat ezartzen du, bertan garatzen diren teknologia, sistema eta soluzio mikroelectronikoetan oinarrituta, gure produkzio-kate nagusien trantsizioak bizkortzeko.
Abian dauden proiektu kopurua
0
Mobilizatutako baliabideak
0 M€
Parte hartzen duten erakunde kopurua
0

Gure balio proposamena:

Irekia

Sektore-egitura eta -lidergo berria sustatzera bideratutako gogoeta-ekintza ekosistema.

Internazionala

Eskualdeko esperientzia, ezagutza eta proiekzio mikroelektronikoaren nodo adierazgarria.

Aditua

Garapen sektorialean eta teknologikoan baliabide espezializatuak.

Partizipatiboa

Interes talde guztien esperientzia integratzen duen espazio dinamikoa.

Gure lan ildoak:

Teknologia

Enpresa-sektoreak antzemandako behar eta aukeretara egokitutako ikerketa eta garapen teknologikoa. 

Sistemak

Soluzio integratuen bilakaera, bertako industria eta sektoreen behar espezifikoetara garatuak eta egokituak.

Kluster-baliabideak

Azpiegitura, aliantzak eta digitalizazioa sektorialen sustatzeko eta biziberritzeko elkargunea 

Prestakuntza

Parte hartzen duten sektoren behar espezifikoei erantzuteko prestakuntza-jarduerak sustatuz. 

Previous slide
Next slide

Interes talde nagusiak:

Fabrikazio eta lotutako zerbitzu enpresak > Produktu, teknologiak eta merkatu berrietara zabaltzeko interesa duten hornitzaileak, fabrikazio-enpresak, eta harekin lotutako enpresa zerbitzuak.

Industria-enpresak > Soluzio eta sistemetan teknologia elektronikoa integratzen duten, eta erabilera-kasu berrien garapenean eta aplikazioan interesatuta dauden bezeroak.

Zentro teknologikoak, ikerketa kooperatiboa eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen beste kideak (ZTBES) > ikerketa teknologikoan eta eremu mikroelektronikoaren aplikazio berrien garapenean zentratzen direnak.

bmh

Teknologia

Diziplina mikroelektronikoak teknologia gaitzaile eta soluzio digital aurreratuenek bat egiten duten ekipamendu eta sistemen multzoa biltzen du.

Sistemen zibersegurtasuna
Integratutako softwarearen babesean zentratua.
Ziurtapena
Sistema eta soluzioen kontrol- eta funtzionamendu-proben auditoria, ebaluazioa eta eginkizunetan oinarrituta.
Sentsore adimendunak
Prozesadorean, memorian eta sareko kontrolagailuan seinale digitalak integratzean oinarritzen dira. Aurreprozesatzeko, jakinarazi edo erabakiak hartzeko gaitasun funtzionala dute.
Hari gabeko komunikazioak
Sareko konexio txertatuari aplikatuta, sistema sendoagoak sortzea errazten du, baita haien kontsumoa murriztea ere.
Elektronika inprimatua
Tinta funtzionalak eta 3D inprimaketa erabiliz gailu elektrikoak ekoiztera zuzendua.
Informatika neuromorfikoa
Giza nerbio-sistemaren egitura neurobiologikoak imitatzera zuzenduta.
Edge Intelligence
Edge-n Adimen Artifizialaren teknikak aplikatuz, erantzun azkarrak behar dituzten konputazioak bizkortzera zuzenduta.
Datu-espazioak
Aktiboak kudeatzeko plataformak bizkortzera zuzenduta daude, enpresa eta sektore esparruetan erabilerarako nukleo digitalean oinarrituta daudelarik.
Komunikazio industrialak
IT/OT konektibitatea sistema kritikoetan integratzera zuzenduta.
System-on-chip eta Silicon IPak
Komunikazio, informatika eta kontrol aplikazioetarako diseinatuta.
Elektronika moldagarria
Plastikozko substratuetan zirkuitu elektronikoak muntatzeko aplikatzen da.
Optoelektronika eta fotonika
Egungo teknologia elektrikoen segida progresiboari zuzenduta, tamaina txikiagatik, eraginkortasun energetikoagatik eta informazioa prozesatzeko abiaduragatik.
Analitika eta adimen artifizial integratua
Pertzepzioarekin, arrazoibidearekin, ikaskuntzarekin edo arazoen ebazpenarekin lotutako prozesuen denbora errealean konputatzera zuzenduta.
Teknologia kuantikoak
Plataforma digitalak (IoT, IIoT, konektibitatea, sentsore adimendunak, etab.), prozesadore kuantikoen fabrikazioan edo zibersegurtasun irtenbideen aplikazioan aplikatzen dira.
Materialak eta osagaiak
Fabrikazio prozesu berrien berrikuntzan eta propietate egokituak dituzten lehengaien erabileran oinarrituta.
Previous slide
Next slide
FUNTSEZKO SEKTOREAK

Sektoreak

Gure teknologiek ekonomiaren oinarrizko sektore anitzen garapena ahalbidetzen dute. Honako hauek nabarmentzen ditugu:

  • Energia
  • Automobilgintza
  • Aeronautika
  • Mugikortasuna eta logistika
  • Makina-erreminta
  • Papera
  • Elikadura
  • Ingurumena
  • Etxetresna elektrikoak
  • Biozientziak eta osasuna
BASQUE MICROELECTRONICS HUB​

Gure ekosistema irekita dago sistema, osagai eta soluzio mikroelektronikoetan interesa duten erakunde eta instituzioek parte har dezaten.

Ekosistemaren parte izan nahi dut